HAURRAK eta MUSIKA

Adina: HHko bigarren zikloa, 3‐6 urte

Saioak: Aurkezten diren sarrerako bloke eta lan espezifikoko atalen edukiak osatu arte, hezitzaileak hautatzen duen saio konbinazio kopurua.

Gutxieneko saio kopurua: 10 saio (sarrera, lan espezifiko eta amaiera bloke bakoitzeko jarduera bana).

Saio kopuru egokia: “lan espezifikoa” blokean proposatzen diren jarduerak osatu edo edukiak barneratu arte.

Saioen iraupen proposamena: 45min.

Proposamenaren justifikazioa:

Haur Hezkuntzako adin tarte honetan haurrak bere ingurunean kokatzen hasten dira, baina horretarako garrantzitsua da lehendabizi beren burua ezagutzea. Bide horretan, gorputzeko atal desberdinak ezagutzeko musika, abestiak eta mugimenduak erabiltzea lagungarria izango da.

Horrela, alde batetik haurren nortasuna eta autonomia pertsonala garatzen laguntzeko jarduerak egingo ditugu haurraren auto‐irudia eraikitzen lagunduz.

Bestetik, adin tarte hauetan behar beharrezkoak diren mugimenduak eta jolasak izango ditugu lagun, haurraren garapenean hain garrantzitsua den psikomotrizitatea lantzeko.